Begira, begira zein etorri den oraingoan!
.
2025/05/16
ESKOLAN ERE HASI DUGU EUSKARALDIA
2025/05/14
2025/05/13
AGUR LIBURUEN ALTXORRARI
Gaur etorri zaigu Galtzagorri-kidea, eskolaz-eskola dabilen liburu preziatuen altxorra eramatera. Bide batez, ipuin-kontalari aritu zaigu, gure belarriak goxatuz. Altxorra gurean egon den denboran, hainbat ipuin eta istoriotan barrena bidaiatuz biziberritzeko aukera izan dugu; hurrengo ikasturtean ere zain egongo gara ipuin berrien egarri.
2025/04/30
2025/04/11
Munduko eraikuntzak
Kaixo denoi.
Bigarren hiruhilekoan Munduko eraikuntzak landu ditugu.
Helbide honetan klikatuz gero ikusi ahal izango duzue LH 3-4koek egindako lana. Klikatu borobil horian eta bertan eraikuntzari buruzko informazioa irakurri, entzun eta ikusi ahal izango duzue. Ea gustatzen zaizuen. Guri bidaiatzeko gogoa piztu zaigu.
2025/04/09
UDABERRIAN ERE TTIPI-TTAPA
Gaur ospatu dugu apirileko Berrobin ttipi-ttapa. Giro bikaina paseorako eta nola ez, polka bat dantzatzeko! Eskerrik asko etorri zareten guztioi, ederki ibili gara!